XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ikastetxean ardazturiko prestakuntza adibide batNekane González Ardeo
Biteri-Zuhaizti Eskola Publikoa
Ikasturte honetan Hezkuntza Administrazioak Prestakuntzarako Egitamu Intentsiboaren (PIF/PEI) bidez
Ikastetxe bakoitzean Prestakuntza Plana ardazteak Prestakuntza Eredu aldaketa bat suposatzen zuela ikusi genuen.
Argi zegoen ikastaroetan oinarritutako aurreko Prestakuntza eredua ez zela berrikuntzarako pizkarria izan.
Gizabanakoek, iniziatiba pertsonalarengatik, zenbait arlori buruzko prestakuntza ikastaroetan parte hartzen zutenean, oro har ez zuten bere eskolaren egoerari buruzko elementu praktikorik aurkitzen eta bestalde, eskolara itzultzerakoan edozein berrikuntzari hasiera emateko bere burua bakarrik ikusten zuten.
Dena den, eredu berriaren lehenengo urratsak izanik, ez zegoen modu argi batean definiturik.
Hontaz, beste Autonomietan emandako pausuak eta gaiari buruzko azken bibliografia aztertu behar izan genituen eta eginahalean eredua definitu genuen.